Itxi

TXOMIN-ENEA auzoa

Txomin-Enea auzoaren eraldaketa. Kezkak eta pozak

Txomin-Enea auzoan 300 biztanle inguru dira orain eta etxe berri guztiak bukatu eta jendez betetzen direnean 6.000 inguru izango dira. Eraldaketa honen aurrean auzotarrak nola sentitzen dira?

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Donostiako Txomin-Enea auzoan izan gara. Loiola eta Martutene auzoen tartean dago eta administratiboki Loiolako zati den arren, auzotarrek euren nortasun propioa eta identitatea aldarrikatzen dute.

Orain auzoa erabat aldatzen ari da. Etxe berriak egin eta egin ari dira eta 300 izatetik 6.000 izatera pasako dira urte gutxiren buruan. Aldaketa honen aurrean euren nortasuna galtzeko kezka dute auzotarrek eta era berean zerbitzu aldetik eta, onartzen dute auzoa osatuago geratuko dela. Beraz, kezkaz eta pozez bizi dute eraldaketa.

Obrek eragiten dituzten traba eta eragozpenekin gogaituta daude eta oraindik urte batzuk geratzen zaizkie.

'Faktoria'-koak bertan izan gara eta Patxi Borge, Haur-Txokoko arduradunarekin eta Miren eta Amaia auzotarrekin hitz egin dugu. Auzoa erakutsi digute.



Audioak (1)

Informazio gehiago (2)