Asteartean
Eneko Andueza PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusia, 'Faktoria'n
Euskadiko Alderdi Sozialistaren Gipuzkoako idazkari nagusiak 09:00etatik aurrera erantzungo die Maite Artolaren galderei. Deskargako errepideaaren azken zatiaren irekierari ere begirtauko diogu.
Eneko Andueza Euskadiko Alderdi Sozialistaren Gipuzkoako idazkari nagusia izango dugu gonbidatu astearteko 'Faktoria' saioan, 09:00etatik aurrera. Apirilaren 28ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, udal eta foru hauteskundeak eta gaurkotasunari lotutako bestelako gaiak izango ditugu hizpide, besteak beste.
Solasaldian, berriz, Javier Arrietak, Ainhoa Etxaidek eta Javier Diaz-Nocik parte hartuko dute. Aurretik, Luis Alberto Aranberri 'Amatiño'k sinatuko du eguneko zutabea, 08:00etako albistegiaren aurretik.
10:00etan ekingo dio magazinari Manue Etxezortuk. Hasteko, Deskargako azken zatia irekiko dute bihar. Bertatik zuzeneko berriak jasoko ditugu eta pozik eta haserre dauden erabiltzaile eta Antzuolako herritarrekin hitz egingo dugu. Gainera, loari buruz ere arituko gara, Gurutzetako loaren unitateko medikuarekin, Amaia Urrutia-rekin hitz egingo dugu, gazteei lotarako ohiturez galdetuko diegu eta “Txukuntzen” enpresako Maitane Ormazabal-ek hainbat aholku emango dizkigu. Azkenik, boluntariotza ere izango dugu saioko gaien artean. DYA-n 40 urte daramatzan boluntario bat eta bi urte daramatzan beste bat izango ditugu euren experientziak kontatzeko
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.