Itxi

Jaizkibel ameztu programa

'Oso polita izan da Jaizkibelen ametzak aldatzeko izan dugun aukera'

Hondarribiko Talaia Institutuko 4. DBHko Zientzia Aplikatuetako ikasleek ezkurrak bildu dituzte Jaizkibelen, laborategian erne eta gero aldatzeko. Berezko basoa berreskuratzeko urrats bat gehiago.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Garai batean ametzez eta haritzez osatutako basoak ziren Jaizkibelekoak. Baina gizakiaren urteetako esku hartzeak eta suteek erabat aldatu zuten mendi honen itxura. Orain, Hondarribiko Talaia institutuak bat egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Hondarribiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak mendia biziberritzeko duten planarekin, beren proiektu propioa martxan jarriz. Hondarribiko institutuan izan da 'Faktoria' 4. DBHko Zientzia Aplikatuetako ikasle eta irakaslearekin, 'Jaizkibel ameztu' programa bertatik bertara ezagutzeko.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)