Itxi

Zientzia

EHUko Informatika Fakultateko IXA taldeak Google beka bat jaso du

Laguntzaile birtualak gero eta erantzun konplexuagoak emateko gauza izan daitezen ari dira lanean IXA taldean. Ingelesez ez ezik euskaraz ere aurrera pausoak emateko erabiliko dute jasotako dirua.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Alexa eta Siri bezalako laguntzaile birtualak ondo moldatzen dira erantzun zehatzak dituzten galderekin, baina adibidez errezeta batekin laguntzea edo aholku orokorragoak ematea askoz ere konplexuagoa da. Erronka horri heldu dio IXA taldeak, EHUko Informatika Fakultatean.

Nazioarteko eta punta-puntako ikerketa alorra da, eta gailuek ondo funtzionatzen duten aztertu eta neurtzeko bidean, ingelesa da baliatzen duten hizkuntza. Baina Ixa Taldean euskarara ere ekarri nahi dute hori guztia, eta webgune bat jarri dute martxan horretarako, euskaldunok parte har dezagun eta bertan elkarrizketa laburrak grabatu ditzagun, eta hartara, makinak gure hizkuntzan ere ikas dezan: ixa.eus/lagundu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)