Kargatzen...
Itxi

Gure Esku

'Oraindik iritsi ez garen hainbat sektoretara iritsi nahi dugu'

Udazkenera bitartean orri zuri bat jarri nahi dute mahai gainean, eragile desberdinek ekarpenak egin ditzaten.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gure Esku dinamikak, izena bera ere laburtuta, garai berria abiatu du asteburuan erreferendum legezkoa egitea helburu jarrita. Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu bozeramaileek Euskadi Irratiko 'Faktoria'n aipatu dute hemendik aurrera duten erronka nagusia izango dela erabakitzeko eskubidea orain arte iritsi gabeko sektoreetara iristea, erabakitzeko eskubidearen alde instituzio publikoen lana babestuz.

Gure Eskuk martxan jarri berri duen herriz herriko ekimena udazken bueltara arte izango da eta, tarte horretan, orri zuri bat jarri nahi dute mahai gainean, herritar eta eragile bakoitzak bere ekarpena egin dezan. Ondoren, horren araberakoak izango dira formak eta epeak.

Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dute ez soilik estatus juridiko politikoaren inguruan, baita hizkuntza, hezkuntza eta gainerako gaietan ere. Eusko Legebiltzarreko autogobernu lantaldetik irtengo den testuaren ardatzean erabakitzeko eskubidea aitor dadin ere, lan egingo dute.

Amalur Alvarezen esanetan, jendeak beharra sentitzen du itxaropen mezu bat jasotzeko eta Europako herrialde askotan ikusi dutela gauzagarria dela erabakitzeko eskubidea.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)