Maddalen Arzallus
'Beste 80 urtian'
1936ko gerra zibilaren amaiera eta gerraren ostean hasitako gerra isilaren hasiera izan ditu abiapuntu iritzi emaileak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Atzoko egunez amaitu zen batzuen amesgaiztoa, eta gaurko egunez hasi zen beste batzuena. Gerra zibilak herri bat bitan ez du gerra garaian bakarrik banatzen; su altuak itzali ondoren ere, garaileak eta garaituak geratzen dira, desagertuak eta desagertuen bila dabiltzanak. Eta orduan hasten da ia sekula amaitzen ez den gerra ondorengo gerra isilagoa". Honalexe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Maddalen Arzallus bertsolariak.