Kargatzen...
Itxi

Arnaldo Otegi

'PSOEk gure botoa eskatzen duenerako, beste guztiena ziurtatua du'

Leer en Castellano

Arnaldo Otegik baieztatu du PSOEko hainbat tokitatik jo dutela eurengana, 'EH Bilduren boto norabidea zein zen jakiteko'.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Espainiako Kongresuko diputazio iraunkorraren bilera hasteko pare bat ordu falta direnean, EH Bilduk eutsi egiten dio orain arte esandakoari: 'erabakigarriak gara eta jendearen interesak alderdi interesen gainetk jartzen ditugunez, Sanchezen gobernuaren dekretuak onartuko ditugu'. Arnaldo Otegiren hitzak dira. Euskadi Irratiko 'Faktoria'n baieztatu du PSOEko hainbat tokitatik jo dutela eurengana, 'EH Bilduren boto norabidea zein zen jakiteko'.

Negoziaziorik egon ote den edo EH Bilduk trukean ezer eskatu ote duen galdetuta, 'herritarren interesak defendatu eta eskuinari aurre egiteko' marra gorriak jarri dituztela berretsi du Otegik. EH Bilduren koordinatzaile nagusiaren hitzetan, azken mugimenduek erakutsi dute PSOEk gainerako alderdien botoa bermatuta zuela, eta eurena baino ez zela falta. 'PSOEk gure botoa eskatzen duenerako, beste guztiena ziurtatua duelako izango da'.


Audioak (1)

Informazio gehiago (2)