Iker Lauroba eta Sonakay
'Zergatik ez dugu flamenkoa gure hizkuntzan egingo?'
Iker Lauroba eta Sonakay taldeko Jose Luis Jimenez 'Faktoria'n egon dira, elkarlanean egin duten 'Izarrak' flamenko abestia aurkezteko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Sonakay taldea oso ezagun egin da euskarazko abestien flamenko bertsioak egiteagatik. Euren errepertorioan Mikel Laboa, Benito Lertxundi eta Pierre Paul Berzaitz abeslarien katuak daude. Orain, lehenengoz, euren abesti originala kaleratu dute, euskaraz: 'Izarrak'. Horretarako Iker Lauroba musikariarekin aritu dira elkarlanean.
Kantuaz hitz egin digute, proiektuaz oro har, eta maiatzaren 5ean Donostiako Victoria Eugenia antzokian eskaini behar duten emanaldi bereziaz.