Itxi

Zazpikaleen erradiografia

'Gezurra da Zazpikaleak taberna eta frankiziaz betetzen ari direla'

Gorka Otaegi

Bilboko Alde Zaharrean gentrifikaziorik ez dagoela adierazi du 43 urtez Zazpikaleak merkatari elkarteko gerentea izan ostean erretiratzear den Jon Aldeiturriagak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Egun gutxi geratzen zaizkio Jon Aldeiturriagari erretiroa hartzeko. Oraindik gogoan ditu duela 43 urte Bilboko Zazpikaleak merkatari elkarteko gerente bihurtu zenean Bilboko Alde Zaharrean zabalik zeuden denda txikiak. "Uste baino gehiagok jarraitzen dute zabalik", dena den, argi du dendek zabalik jarrai dezaten "gizartearen bizimodu berrira" moldatu beharko dutela. "Gizartea aldatzen ari da, eta dendek egokitu egin beharko dute, besteak beste, aro digitalera".

Aldaketak aldaketa, Zazpikaleak beti bezain bizi ikusten ditu: "gazte ekintzaile asko ari da bertan negozioak zabaltzen eta horietako askok ez dute zerikusirik orain artekoekin". Dena den, gezurtatu egiten du negozio berri gehienak taberna edo frankiziak direnik: "hori gezurra da. Ez dago gentrifikaziorik, ezta turisten masifikaziorik ere, eta Zazpikaleak ez dira frankiziaz eta tabernaz betetzen ari". Hori argudiatzeko hainbat estatistika ere eman dizkigu Faktorian gerente gisa eskaini digun azken elkarrizketan. Entzun audioan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)