Itxi

Txillardegitarrak

'Bere pentsamenduarekin zen leiala eta politikoki batere ez konbentzionala'

Txillardegi zenaz hizketa egiteko, senarraz eta aitaz hizketa egiteko, batu dugu Alvarez-Fourcada familia. Haren lanaz, ideologiaz eta bere izateko eraz aritu dira

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskal Herria, Frantzia, Belgika, Kalifornia… Gutxienez, lau herrialde. Hogeitazortzi etxe. Etxe gehienetan txakurrak - bat baino gehiago gehienetan- eta, den-denetan, pianoa. Eta haren inguruan familia. Joseba eta Jon bikiak, Maddi eta Mikel. Eta Jone. Jone Forcada -Txillardegiren obraren zati handi bat Jonena ere bada-. Denak elkartu ditugu 'Faktoria'n, senarraz eta aitaz aritzeko: bere lanaz, ideologiaz eta izateko eraz.

Gogoratu dutenez, intelektualki, jarrera kritikoak sortu zizkion lagunak eta arerioak; eta abertzaletasunean izandako zatiketek eragin zioten sufrimendurik handiena. Bere pentsamenduarekin leiala zen eta politikoki ez konbentzionala. Hitza bata besteari kenduz aritu dira, besteak beste, pozez, orain arteko omenaldiek ekarri dien pozez, eta etorri ez direnek eragindako minez.


Audioak (1)

Informazio gehiago (2)