euskal herriko itzulia
Euskal Herriko Itzuliaren hasiera, 'zirraraz beteriko eguna'
Mikel Serrano Zumarragako alkateak 'Faktoria' saioan esan duenez, lasterketa herrian hasteak "munduan jarri du" Zumarraga.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskal Herriko Itzulia gaur arratsaldean hasiko da, Zumarragan, eta "zirraraz beteriko eguna" izango da Mikel Serrano Zumarragako alkatearentzat. 'Faktoria¿' saioan esan duenez, bereziki ostalaritzan nabaritu dute eragina, bertako ostatuak ostiraletik "gainezka" baitaude. "Pozez" hartzeko albistea, era berean, igande arratsaldez Zumarragako plaza bete izana, taldeen aurkezpen ekitaldian.
ETB eta Eurosport kateen emisioaren bidez, Zumarraga 180 herrialdetara zabalduko da, eta 20 milioi ikus-entzule izango direla aurreikusi dute.