Itxi

Korrika Ozeanian

Kaledonia Berrian Korrika, euskararen eta kanakiar hizkuntzen alde

Maider Eyherabide amikuztarra Kaledonia Berrian bizi da eta Korrikaren kantuarekin bideo ederra egin dute. Euskal dantzak eta kanakiar dantzak uztartu dituzte. 28 kanakiar hizkuntza daude.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Lau urte daramatza Kaledonia Berrian bizitzen eta lanean Nafarroa Behereko Amikuzeko Maider Eyherabidek. Hango gobernuarentzat osasun aholkulari lanetan ari da. Korrikaren kantuarekin bideo zoragarria egin dute euskararen eta kanakiar hizkuntzen alde. 28 kanakiar hizkuntza daude eta lau bakarrik dira, lege babesa dutenak.

Lan handia eman dio honek guztiak Maider Eyherabideri baina oso pozik ibili da. Eguberritan Euskal Herrira etorri zenean eraman zituen euskal jantziak, baina dantzan ari diren ia denak bertakoak dira. Fandangoa egitean ari dena da Maider bera. Euskal dantzak Maiderrek erakutsi dizkie.

'Faktoria'n elkarrizketa egin diogu Maider Eyherabideri. Zelanda Berrian aurkitu dugu, kongreso batera joanda, bertan dabilelako egun hauetan.

Entzun elkarrizketa eta ikusi bideoa hemen


Audioak (1)

Informazio gehiago (2)