Gorka Knörr
'Puigdemontek islatzen du oso ondo Euskal Herrian askok nahi dutena'
JxCATek Europako hauteskundeetarako aurkeztu duen zerrendan bosgarren da politikari kataluniar-euskalduna: 'Egoera honetan eta presidenteak laguntza eskatu digularik, pausu bat eman behar da aurrera'.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Kataluniak bizi duen egoeran, eta 'presidenteak laguntza eskatu digularik, urrats bat aurrera' ematea erabaki du Gorka Knörrek eta Europako hautskundeetarako JxCATek aurkeztu duen zerrendan bosgarren izatea. 'Aspaldi nago ni Puigdemonten alde lanean, beste asko bezala', gogorarazi du 'Faktoria'n, eta erantsi 'klixe' hutsa dela Puigdemont bakarrik dagoela esatea: 'Eman nahi den irudi horrek ez du zerikusirik errealitatearekin'.
Onartu du JxCAT Europako hauteskundeetara bakarrik joatea ez dela aukera onena; Euskal Herrian bazegoela akordio zabala lortzeko nahi bat, baina 'zerrenda zabalagoa izatea ez denez posible izan', horrela egingo dutela hauteskundeetarako bidea. 'Bakarrik joango gara baina Euskal Herrian ere aukera izango dugu botoak lortzeko', azpimarratu du. Knörrek uste du, izan ere, 'Puigdemontek islatzen duela oso ondo Euskal Herrian askok eta askok nahi dutena'.