Kargatzen...
Itxi

Apirilak 12

Alex Txikoni hurbileko elkarrizketa, ostiraleko 'Faktoria'n

09:30etik aurrera erantzungo die abenturazale lemoarrak Maite Artolaren galderei. Gainera, eutanasiaren eta lagundutako suizidioaren gaia munduan zehar nola dagoen aztertuko dugu magazinean.

Maite Artola eta Alex Txikon

Alex Txikon izango dugu ostiral honetan 'Faktoria'ko gertuko elkarrizketan. 09:30etik aurrera erantzungo die abenturazale lemoarrak Maite Artolaren galderei.

10:00etan hartuko du magazinaren lekukoa Manu Etxezortuk. Hasteko, eutanasiaren eta lagundutako suizidioaren gaia munduan zehar nola dagoen aztertuko dugu Juanjo San Miguel-ekin eta Iñaki Olaizola antropologoarekin. Bestalde, Zukan hirukoaren musika izango da Mikel Chamizo-ren proposamena. Hemen izango ditugu ZUKAN osatzen duten  hirurak: Jon Ansorena, Maria Zubimendi eta Gorka Catediano. Gainera, 'Tronu Dema' telesail ospetsuaren azken denboraldia hasiko da igandetik astelehenerako gauean eta gakoak ulertzeko gida egingo dute, oso zaleak diren gure lankideek: Olaia Urtiagak, Maialen Oterminek eta Tamara Ferrarik. Azkenik, Deustuko eta EHUko ingenieritzakoen arteko estropada mitikoa ere begiz joko dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

Informazio gehiago (3)