Alex Txikon
‘Ez, ni ez naiz suizida’
Adinarekin goi mendietarako inpultsoa moteltzen ari zaiola aitortu digu lemoarrak: ’45 urterekin ez naiz egongo joan eta joan beti’
Your browser doesn’t support HTML5 audio
37 urte ditu orain Alex Txikonek eta K-2rako neguko hirugarren saiakera buruan. Berak izan nahi du lehena, bai, baina dio ez direla nahi beste urte geratzen horretarako: ’45 urterekin ez naiz egongo joan eta joan beti’. Aitortu du, gainera, adinarekin goi mendietarako inpultsoa moteltzen ari zaiola, eta hau duela ‘bere benetako etxea’.
Badaki gizakiari lurrean geratzen zaion azken konkista dela hori eta aurki lortuko dela: ‘K-2a hor dago, eta zirrikitua bilatu behar zaio’. Eta horretarako, aldez aurretiko lana da gakoa Txikonentzat. Mendizalearen esku dagoen dena eman behar da kontrolatuta, horrek handitzen dituelako gailurra egiteko aukerak eta horrek gutxitzen, era berean, arriskuak. ‘Konpromezu eta esposizio asko dago baina ez, naiz suizida’, iritzi dio: ‘Beldurra eta prudentzia dira nire soka-lagunik onenak’.