Itxi

Google-erako itzultzaile

'Google da nere bezero nagusia. Oso bezero ona da'

Mikel Telleria itzultzaileak Google etxearentzat itzulpenak egiten ditu. Itzulpengintzan bizi duten egoera kontuan hartuta, Google bezero ona dela dio, ondo ordaintzen duelako.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Turismo ikasketak egin ondoren, itzulpengintza ikastea erabaki zuen Mikel Telleria Idiazabalgo gazteak. Euskara, gaztelera, ingelesa eta alemaniera ondo menderatzen ditu eta frantsesa eta errusiera ikasten ere ari da. Itzulpengintza arloan, Google da bere bezero nagusia eta besteak beste Google Maps euskaratzen egiten du lan.

Horrez gain, hainbat enpresatan ingelera erakusten ere aritzen da. Realeko jokalarien ingelerako irakasle izandakoa da Mikel Telleria. Orain Zubietako langileei erakusten die ingelesa.

'Faktoria'n bere lanari buruzko xehetasunak kontatu dizkigu Mikel Telleriak eta esan digu, ilusioa egingo liokeela bere arreba Amaia-k idatzi duen lehen eleberria itzuli ahal izateak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)