Aingeru Epaltza
'Sua eta ura'
Notre Damme katedralaren sutetik hasi, eta Mediterraneoan itotako jendearekin eta Aita Mari ontziari salbamendu lanetara joatea debekatu izanarekin amaitu du iritzi-zutabea idale nafarrak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Behin, Frantziako hiriburuan hiru orduz baizik egon ez nintzen batean, tren batetik bertzerako pausaldia probestu nuen Parisko katedrala berriz ere ikusi ahal izateko. Gotikoaren bertikaltasunak txunditzen zaituen lekua da Notre Dame, sinetsi gabe ere zerutiartasunaren kilika sentitzen duzun tokia. Hori guztia kolokan jarri du atzo arratsaldean piztutako suteak. Garrak mendean hartu gabe zeuden bart iluntzean. New Yorkekoak erori ziren bezala, katedral frantziarreko orratz nagusia makurtzen eta lurrera amiltzen ikusi dugu jada. Frantzian, eta ez bakarrik Frantzian, hondamen latz bat bezala bizitzen ari dira ezbeharra. Macron lehendakariak berak bertan behera utzi zuen atzo jaka horien arazoari behin betiko konponketa emateko prestatua zuen diskurtsoa, Notre Dameko keak haren hitzak ilunduko ote zituen beldur". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura' Aingeru Epaltza idazleak.