Elkarrizketa
'Bizitza osoan kotizatu eta gero, duintasun minimoa behar dugu'
Hauteskunde kanpainaren harira, Joxpo Barrutia Gaurgeroa pentsiodunen plataformako bozeramaileak 'Faktoria' saioan esan du soilik bi alderdik egin dutela bat orain arte euren aldarrikapenekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hego Euskal Herriko pentsiodunen lau elkartek Gaurgeroa plataforma sortu berri dute, aurrerantzean "modu koordinatuan" lan egiteko. Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpaina betean, pentsioak erdigunean jartzeko eskatu diete pentsiodunek alderdi politikoei.
Joxpo Barrutia plataformako Bizkaiko bozeramaileak 'Faktoria' saioan esan duenez, Eusko Legebiltzarreko eta Madrilgo alderdiekin izan dira harremanetan, eta bakarrik bi alderdik egin dute bat euren aldarrikapenekin: Unidas Podemosek eta EH Bilduk. "Besteen erantzun zehatzik ez dugu jaso, eta esan dutenarekin, ez dugu ikusten bide horretatik aurrera egin nahi dutenik".
Barrutiaren arabera, pentsioek "duintasuna" behar dute. "Bizitza osoan kotizatzen egon eta gero, uste dugu duintasun minimo bat behar dela; denek behar dute". Dioenez, neurri asko har daitezke, "baina agintean orain arte egon direnek ez dute irtenbiderik eman kutxa hori diruz hornitzeko".
Pentsiodunek hilabete asko daramatzate protestan, eta Barrutiak onartu du nekea nabari dutela. Hala ere, pozik daude: "Oso pozik gaude dagoen protesta mailarekin".