Zientzia
Adarrez egindako Iberiar Penintsulako meatze tresna zaharrenak, Trebiñun
Pozarrateko harrobian aurkitutako orein adarren zazpi zati dira, duela sei mila urtekoak. Orain bukatu berri dituzte adar horien zaharberritze lanak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Burgosen dagoen Giza Eboluzioaren Ikerketa Zentroak hamarkada bat darama indusketak egiten Pozarrateko harrobian, Araiko eta Kutxu arteko mendilerroan. Uztailero-uztailero bertan lanean aritzen den taldeko kidea da Irantzu Elorrieta arkeologoa.
Itxura guztien arabera, bertan aurkitu dituzten orein adarrak baliatzen zituzten kareharria zulatzeko, eta bertatik suharria erauzteko.
Bukatu berri dute orein adar horien zaharberritzearen lehen fasea. Prozesu delikatua izan da. Hurrengo urratsa izango da adarrotako aztarna guztiak ateratzea, eta berrestea, ea espero bezala, meatze tresna moduan erabiltzen ote zituzten.