Aita Mari untzia
'Gelditu gaituzte azpimarratzeko ez dugula migranteak erreskatzeko baimenik'
Izaskun Arriaran Aita Mari ontziko erizain eta boluntarioa elkarrizketatu dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Lesbos bidean da Aita Mari ontzia. 9 eguneko bidaia du aurretik, Lesbos eta Chios irletan dauden migranteei laguntza ematera doa, oinarrizko materiala darama ontziak: haurrentzako esnea, pardelak, osasun materiala eta emakumeen higiene-produktuak.
Grezian lurreratuta dauden migranteak laguntzera doaz, ez dute itsasoan inor erreskatzeko baimenik eta egoera beretsuan dago Open Arms ontzia. 100 egun Bartzelonako portuan eman ditu baimenaren zain, eta gaur goizan jaso du Lesbos irlara laguntza emateko baimena baina, erreskaterik egin gabe. Hala ere, bi ontzietako eskifaiek egoera larri aurkitu ditzakeela aurrikusten dute; Greziarako bidean mediterraneoan noraezean dauden etorkinak erreskatzea. 'Kapitainak erantzunkizun handia du, eta bere beharra izan beharko luke jendea itsasontzian hartzea euren eskubidea bermatzeko baina, debekua dugu eta ondorio larriak etorri litezke', esan digu 'Faktoria'n Izaskun Arriaranek, Aita Mari ontziko erizain eta boluntarioak. Hiru urterarte itsasotik kanpo utzi dezakete gobernuz kanpoko erakundea eta kapitaina. Izaskun Arriarain boluntarioaren ustez, orain arte bai Aita Mari, baita Open Arms 'gelditu eta Estatuko barkuetan lotuta izan dituzte, argi gelditu dadin erreskateak egiteko debekua' dagoela. 'Ez dugu ulertzen jarrera' esan du erizain-boluntariak, jakin dakitenean Greziarako bidean etorkinak topatu ditzakegula.