Kargatzen...
Itxi

Zientzia

Homo Luzonensis: giza espezie berria

Gizaki modernoa agertu eta gero bizi izan zen espeziea da Filipinetako Luzon irlan topatu berri duten hau. Joseba Rios Garaizar arkeologoak eman dizkigu azalpenak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Homo Luzonensis izena jarri diote giza espezie berriari, Filipinetako Luzon irlan dagoen haitzulo batean aurkitu baitituzte bere arrastoak. Duela 50.000 urte baino gehixeago bizi izan zen. Honek esan nahi du dagoeneko sei direla aldi berean bizi izan ziren giza espezieak; gaur egungo gizaki modernoa, tartean.

Hipotesi nagusiaren arabera, Homo Luzonensis Erectusaren bilakaera litzateke, Luzon irlara propio egokitutakoa. Riosek dio Asian asko dagoela ikertzeke, eta aurrerantzean ere, kontinentean horrelako giza espezie gehiago agertuko direla aurreikusi du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)