GauGau estudioa
'Hona datorrenari bere sormena ateratzen laguntzen diot'
Giller Iraolak farmazialari izateari utzi dio eta sormenerako estudioa zabaldu du Lasarten. 43 urterekin hiperaktibitatea diagnostikatu diote eta tailerra terapia modura darabil.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Giller Iraolak sormen handia du. Farmazialari izan da bizitza osoan, baina sormenarekin lotutako afizioak zituen. Eta bere afizioa ofizio bihurtu du. Aurreko lanbidea bertan behera utzi eta bere sormena eta jendearen sormena indartzeko gunea zabaldu du Lasarten: GauGau estudioa.
Gainera, orain gutxi, 43 urte dituela, hiperaktibitatea diagnostikatu diote. Horrek eragin zuzena izan du Guillerengan bizitza osoan zehar. Baina orain, diagnostikoa izanda, inflexio puntu bat pasa du eta orain, tailerra bera, terapia modura erabiltzen du. Baina tailerra zabaltzea ez da batere erraza izan...