Kargatzen...
Itxi

Zaldi Urdina

'Utopiaren bila doan zaldia da Zaldi Urdina arte eskola'

Zaldi Urdinaren aurkezpen txartelean honako mezua idatzita dago: papel zuria oparitu, beldurra lapurtu eta sentimenduan lagunduko zaitugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Artea baliatzen dute inguruan eta pertsonengan eraldaketa eragiteko, Jon Elortza proiektuaren sortzailea eta motorraren hitzetan. Arte ederrak ikasi eta diseinu grafikoa, ilustrazioa, pinturan aritzen den irakaslea da Jon. Donostiako Gros auzoan dago Zaldi Urdina arte eskolan.

Arteterapia eskaintzen dute, clown tailerra, monologoena, dantza, idazketa sorkuntza, antzerkia… Bertan izan da 'Faktoria' eta egiten ari ziren tailerrak bertatik bertara ikusteko aukera izan dugu.

Yurre Ugarte idazleak literatura ikastaroa zuzentzen du, bere tailerraren nondik-norakoak azaldu dizkigu; Lara Iturain irakaslearekin eta bere ikasleekin ere hitz batzuk egin ditugu umeentzako pintura izeneko tailerra egiten ari zirenean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)