Itxi

Expogrow

'Iraultza dator kalamuaren alorrean'

Kontsumorako ezezik kalamuak dituen beste erabileratan jarriko du indarra Expogrow azokak gaurtik aurrera. Lan aukera zabaleko sektorea dela diote antolatzaileek eta iraultza datorrela alorrean

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gaur zabaldu da, Irungo Ficoban, Expogrow azokaren 8. ekitaldia. Lehen urtetik antolatzaileek azpimarratu dute kannabi azoka bat baino gehiago dela eta, aurten, bereziki, egin nahi dute azpimarra kontsumoaz haratagoko erabileran. Erregai gisa, eraikuntza materialetarako, mendikuntzarako edota kosmetikarako gero eta produktu erabiliago da kalamua, Renovatio fundazioko kide eta azokako antolatzaile Joseba del Vallek jakinarazi duenez. Erantsi du, Estatu Batuetan, berriki legeztatu dela kalamu industria eta konpainia sare handia ari dela sortzen bertan. Aitor Brion kalamu elkarteetako abokatuak erantsi du abiadura handian ari dela aldatzen kalamuaren sektorea eta legeak ere egokitu beharra daukala errealitate berri horretara. Biak etorri dira bat: 'Iraultza dator kalamuaren alorrean'.


Audioak (1)

Informazio gehiago (2)