Itxaso Atutxa
'Baldintza izango da nazio aniztasuna onartzea. Herriak babestu du hori'
Buruzagi jeltzaleak dio PSOEri dagokiola 'nukleo gogor bat' osatzea eta EAJri, 'itxarotea'. Azpimarratu du, halere, 'herriak babestu duen aukera' defendatuko dutela Madrilen, nazio aniztasunarena
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidentearen arabera, Alderdi Sozialistari dagokio, orain, gobernagarritasunerako 'nukleo gogor bat' osatzea, eta itxarotea dagoki jeltzailei. 'Faktoria'n azpimarratu du idatzita daukaten programaren gainean negoziatuko dutela Madrilen, baina, nazio anistasunaren onarpena baldintza izango ote den galdetuta, baietz erantzun du: 'Atzoko bozketatan baldintza hori argi geratu da. Abertzaletasunak irabazi du bai Euskal Herrian, baita Katalunian ere. Euskal nazio izatea onartzen ez duenari frenoa jarri zaio. Guzti horren erantzule ere bagara abertzaleak Espainiako gobernua osatzerako orduan'.
Bitartean, maiatzaren 26rako lanean jarraituko dutela azaldu du Atutxak. Buruzagi jeltzaleak uste du, hauteskunde horietan neurtuko dela sozialistek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duten benetako indarra eta baikor mintzatu da EAJk Ezkerraldeko hainbat lekutan atzo izandako emaitzak adibide gisa jarrita.