Kargatzen...
Itxi

Abaigarko udalekuak

'Herritarren laguntza Abaigarren beste 40 urtez udalekuak egiteko'

Euskaraz bizitzeko aukera eskaintzen dute Abaigarko udalekuek, baina badira hiru urte etxea itxita dagoela. Herritarren laguntzaren beharrean daude, eta crowdfundinga jarri dute martxan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

250 haur inguru joaten dira urtero, uztailan eta abuztuan, Abaigarrera. Hiru urtez egon da itxita, etxeak zaharberritze lanak behar zituelako. Konponketak egin dituzte jada, eta uda honetarako dena prest izango dute, baina obra ordaindu ahal izateko eta sukaldea eta litera berriak ordaintzeko, herritarren laguntzaren beharrean daude. Crowfunding kanpaina jarri dute martxan, Itsulapikoa.eus-Abaigar webgunean egin dezakezue zuen ekarpena maiatzaren 23ra arte.

Etxea Bitxilore Aisialdia elkartearen izenean dago. Ainhitze Calonge bertako kidea da eta Abaigarko udalekuak beste 40 urtez egin ahal izateko, herritarren ekarpenaren beharra dutela esan digu 'Faktoria'n. Oroitzapenez beteriko etxea da Abaigarkoa eta gure entzuleen mezuak ere oirakurri ditugu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)