Itxi

Arnaldo Otegi, EHBildu

'Eman diezaiogun aukera Sanchezi gauzak beste modu batean egiteko'

Arnaldo Otegi, EH Bilduren koordinadore nagusia, hauteskunde ondorengo irakurketa egiten izan dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Arnaldo Otegi baikor da: Espainiako gobernuak orain arte jorratu gabe zituen bideak eta urratsak egiteko aukera ikusten du eta EH Bilduk balizko egoera berri horri ateak zabaldu nahi dizkio. 'Esaten dugu, goazen bide horretatik, gauzak txukun egitera, lasaitasunez eta behar den denbora hartuz' esan du Otegik 'Faktoria'n. Irakurketa horretatik atera du ondorioa: 'erreflexioa dugu mahai gainean: Sanchezek badu aukera gauzak beste modu batean egiteko. Eman diezaiogun aukera hori'.

EH Bilduren koordinatzaile nagusiaren ustez, Pedro Sanchezek Ciudadanosekin gobernua osatzeko 'presio handiak' jasaten ari da. Inbestiduran zerrendaburu sozialista babesteko aukera ez baztertu Otegik: 'ikusiko dugu. Eskuinari ateak itxi nahi dizkiogu baina, horrek ez du esan nahi Sanchezi babesa emao diogula'.

Emaitzak eta maiatzaren 26ko hauteskundeak

Araban eta Nafarroan lortutako emaitzak goratu ditu Arnaldo Otegik: 'sekulakoak dira, Nafarroan Amaiurko garaietatik ez gara oso urruti ibili'. Kanapinako ekitaldietan ikusi duten jende gazteak eman dio itxaropena: '17-18 urteko gazteak ikusi ditut eta horrek esan nahi du, ezker independentista gazteekin lotura berreskuratzen ari dela'. Maiatzaren 26ko hauteskundeetan arrakasta espero du: 'olatua badator, Gastezien alkatetza lortzetik gertu izango gara eta nafarroan aldaketa indartzea tokatuko zaigu'. Erronka jarri du Otegik: 'hazkundea izango dugu, herriak berreskuratuko ditugu, Pasaia edo Bergara kasu eta Gipuzkoan irabaztera aterako gara. Aukera izugarriak ditugu'.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)