Itxi

Gatza Factory

'Marrazki bihurtzen dut musika; baina ohiko elementuak alde batera utzita'

Imanol Sesma zumaiarra musika mundura gerturatzen hasi zen 18 urte zituela. Musika, marrazkigintza eta serigrafia dira bere zaletasun nagusiak. Gatza Factory serigrafia proiektua du eskuartean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

'Sofa musika taldearen partaidea izan da Imanol Sesma, bateria, Jonbe Martinez eta Kepa Izetarekin batera. Sofa diskoen azalak diseinatu eta marraztu ditu. Voltaia taldearen diskoetako azalak, kartelak… ere diseinatu ditu. Zumaiako Dardara Fest Jaialdiko kartela ere egin du. Musikari kolorea eta irudia jartzen dizkio Imanol Sesmak.

Enkarguz ere egiten du lan; Gatza Factory sortu du bere lana book moduko batean antolatu eta aurrera begira bakarrik edo elkarlanean aritzeko.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)