Maiatzaren 2an
IATen egoitzetarako Jaurlaritzaren plana eta PSEko Eneko Andueza, 'Faktoria'n
Javier Zarraonandia Industria sailburuordeak emango dizkigu Gipuzkoako Ibilgailuen Azterketa Teknikorako egoitzen plan berriari buruzko xehetasunak. Bestalde, PSEko Eneko Andueza izango dugu.
Gipuzkoako Ibilgailuen Azterketa Teknikoen egoitzetan sortu den kolapsoak, erabiltzeen haserre eta kexak eragin ditu. Irun eta Urnietako egoitzetan sortu dira batez ere arazoak, hiru hilabete arteko itxaron zerrendak, azterketak egiteko. Gipuzkoako pilaketek, beste lurraldeetan izan dute oihartzuna eta Nafarroa eta Bizkaiko hainbat egoitzetan nabaritu dute. Eusko Jaurlaritzak lehiaketa publiko bidez banatzen du IATa egiteko eskumena eta aurreratu du, plan berria onartzekoa duela. Javier Zarraonandia Industria sailburu-ordeak emango dizkigu xehetasunak, ostegunean, 'Faktoria'n.
Espainiako hauteskunde ondoren sortu den giro politikoari buruz ariko zaigu Eneko Andueza PSE-EEko legebiltzarkide eta Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak.