Kargatzen...
Itxi

'Bizitza berreraikiz'

Paola Salazar: 'Hona iristerakoan ikasi nuen arrazakeria zer zen'

Amaia Txintxurretak 'Bizitza berreraikiz' dokumentala grabatu du. Bertan, Arrasatera iritsi diren etorkinekin, eta herrian jaiotako gazteekin arrazakeriaren eta aurreiritzien inguruan hausnartu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Amaia Txintxurreta Goiena komunikazio taldeko kazetaria da, eta Bizitza berreraikiz dokumentaleko zuzendaria. Lan honetan, Amaiak arrazakeriari buruz, aurreiritziei buruz, edota genero berdintasunari buruz hausnarketa proposatu du. Horretarako, Arrasatera bizitzera joan diren etorkinekin, herrian bertan jaiotako gazteekin, edota gizarte hezitzaileekin hitz egin du.

Elkarrizketatuetako bat, Paola Salazar da, 9 urterekin Dominikar errepublikatik iritsitako 16 urteko gaztea. Paolak argi esan digu, oso gogorra izan zela bere iritsiera Arrasatera, 'bakarrik etorri nintzen, ama bakarrik bizi zen hemen, eta hemen topatu nuena oso gogorra izan zen. Banekien erreza ez zela izango, baina ez hain zaila'. Jarrera arrazistak nonahi zeudela kontatu digu, 'herrira iristerakoan jakin nuen zer zen arrazakeria, ordurarte ezagutu ere ez nuen egiten hitz horren esanahia'.

Paolak bere bizitza nola aldatu den kontatu digu, eta azpimarratu du 'oraindik gauza asko aldatzeko daude, gizarte arrazista batean bizi baikara oraindik ere'.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)