Itxi

Maiatzaren 9an

Realak jokatuko duen Kopako finalari begira, osteguneko 'Faktoria'n

Abel Azcona artista iruindarraren kasuaren haritik, adierazpen askatasuna izango dugu hizpide. Gainera, Ogiaren etorkizuna izango dugu mahai gainean Mikel Galparsoro eta Edorta Salvador okinekin.

Reala

Realak Erreginaren Kopako finala jokatuko du larunbatean Granadan, Atletico Madrilen aurka. Zubietan egindako azken entrenamenduan izan da 'Faktoria'n, eta han bildutakoak eskainiko ditu osteguneko saioan; besteak beste, Garbiñe Etxeberria kirol zuzendariari egindako elkarrizketa.

Horrez gain, beste hainbat gai ere jorratuko ditugu ostegunean. Gara egunkariak abiatu duen kanpainaz ariko da Asier Iñigo Gara-ko marketin arduraduna. Izan ere, Egin-ek Gizarte Segurantzarekin zeukan zorra ordaindu beharko du egunkariak.

Solasaldian, Hedoi Etxartek, Xabier Riezuk eta Gorka Maneirok parte hartuko dute. Eguneko zutabea, berriz, Aingeru Epaltzak sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, telefonoz deitu eta telefonoaren bestaldetik ipuinak kontatzen dizkigu Joana Oregik. Ezagutuko dugu nola egiten duen. Igeldoko “sindikatua” (baserritarren kooperatiba) berriro zabaldu nahi dute. 1914. urtetik 2000. urtera zabalik izan zuten eta 19 urte daramatza itxita. Irekitzeko, bultzada emateko, Udaberri Jaia antolatu dute astebururako. Besteak beste Erraiak dokumentala emango dute. Eneko Dorronsorok emango dizkigu xehetasunak. Jon Garmendia surflariarekin ere egin dugu hitzordua. Pro-surf Zarautz lehiaketan ari da parte hartzen eta bereziki galdetu nahi diogu nola moldatu zen Mexikoko Mexilogfest lehiaketan, hegazkinean bi surf oholak puskatuta iritsi ondoren. Azkenik, Jurgi Arejitak berdel tiraditoak prestatzen erakutsiko digu


Informazio gehiago (3)