Kargatzen...
Itxi

Enrique Zuazua

'Humboldtek pisua ematen dio taldeari eta daramagun lanari'

Alemanian den ikerketa arloko sari garrantzitsuena jasoko du gaur matematikari eibartatarrak. 5 urteko ikerlana egingo du bertan katedrak: 'Euskal zuhaitza hara eraman, landatu eta ea loratzen den'.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Enrique Zuazua matematikari eibartarrak gaur jasoko du Berlinen Alexander Von Humboldt katedra, Alemanian ikerketa arloan dagoen saririk garrantzitsuena. Matematika aplikatuen alorrean bost urtez ikerketa egiteko bidea emango dio zientzia arloko izendapen inportante horrek.

'Humboldtek pisua ematen dio taldeari eta daramagun lanari', esan digu 'Faktoria'n saria jaso aurreko orduetan. Goi mailako teknologian aritzen diren zentro eta industria beharrei erantzuna emanez arituko dira katedra horretan baitan, eta datuen matematika zentro berria garatzeko aukera izango dute. 'Euskal zuhaitza hara eman, han landatu eta ea loratzen den', azaldu du.





Audioak (1)

Informazio gehiago (2)