Itxi

Maiatzaren 15ean

Pablo Ibarren aurkako epaiketaz eta bertsolaritzaz, asteazkeneko 'Faktoria'n

Asteazkenean hasiko da Pablo Ibarren kontrako epaiketaren azken fasea. Epaiketaren ingurukoak ekarriko ditu Amaia Uribe EITBren berriemaile bereziak.

Pablo Ibar, epaiketan. Argazkia: EFE

Asteazkenean hasiko da Pablo Ibarren kontrako epaiketaren azken fasea. Fase horretan erabakiko da bizi guztiko espetxealdia ala heriotza zigorra ezartzen dioten. 1994an hiru lagun hiltzea leporatuta, Ibarrek ia 25 urte daramatza preso. Epaiketaren ingurukoak ekarriko ditu asteazkeneko 'Faktoria'ra Amaia Uribe EITBren berriemaile bereziak.

Bertsolaritzari ere tartea egingo dio saioak. Harkaitz Zubiri soziologo eta ikertzaileak ‘Kulturgintzari begiratzeko betaurreko berriak. Bertsolaritzatik ikasten’ artikulua argitaratu berri du Jakin aldizkarian. Horretan, bertsolaritza kultura transformatzeko eragile bihurtu dela dio Zubirik, eta gaiari buruzko bere gogoetak plazaratuko ditu gurean.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, San Isidro eguna da eta Mikel Azkarate baserritarrarekin hitz egingo dugu. Jarraian, minbiziaren aurka erabiltzen ari diren immunoterapiaz hitz egingo digu Ane Orrantia ikerlariak. Gainera, Dr. Maha's Miracle Tonic musika taldea etorriko zaigu eta Akelarre pelikularen filmaketara gonbidatu gaituztenez, bertan izango gara.

 

Informazio gehiago (3)