Harkaitz Zubiri
'Bertsolaritzak erakutsi digu beste kultur espaziotan nola eragin litekeen'
Indartuko badira, euskarazko kultur adierazpideek bertsolaritzaren bideari erreparatu behar diotela uste du soziologoak eta produktua eta hedapenaz gain, interakzio espazioak sortu behar dituztela.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
'Kultura globalizatuaren plaza ez da aldatuko. Euskaraz egiten den kulturak ez du jokaleku hori aldatuko. Kontua da zer egiten den jokaleku horretan', azaldu du 'Faktoria'n Harkaitz Zubiri soziologoak. Eta gaineratu, biziko eta indartuko badira, hegemonikoak ez diren kultur adierazpenek, espazioak sortu behar dituztela interakziorako, parte hartzeko, zaleen biografiak gurutzatzeko eta produktua bera indartzeko. Bertsolaritzak azken hamarkadetan izan duen bilakaeraren atzean dagoen gakoetako bat da hori, eta euskal kulturgintzak, Zubiriren irudiko, begiratu beharko lioke egiteko modu horri.