Maiatzaren 16an
Arabako eta Gasteizko hauteskunde eztabaida, osteguneko 'Faktoria'n
Maiatzaren 26ko udal, foru eta Europako Parlamenturako hauteskundeen harian, Arabari eta Gasteizi buruzko mahai-ingurua osatuko dugu, 09:00etatik aurrera.
Maiatzaren 26ko udal, foru eta Europako Parlamenturako hauteskundeen harian, 'Faktoria' saioak Arabari eta Gasteizi buruzko mahai ingurua antolatu du ostegunerako, 09:00etatik aurrera.
Eusko Alderdi Jeltzalearen izenean, Gorka Urtaran Gasteizko egungo alkateak parte hartuko du; Euskal Herria Bilduren izenean, Kike Fernandez de Pinedo ariko da, Arabako ahaldun nagusi izateko hautagaia. Elkarrekin Podemosetik Gemma Zubiaurrek parte hartuko du, Gasteizko Udalerako hautagaiak. Euskadiko Alderdi Sozialistaren ordezkaria Jon Nogales Batzar Nagusietarako hautagaia izango da, eta PPrena, berriz, Laura Garrido.
Aurretik, solasaldian, Nerea Azurmendik eta Martxelo Otamendik gaurkotasunari lotutako hainbat gai izango dituzte hizpide. Eguneko zutabea, berriz, Aingeru Epaltzak sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Realeko jokalariek Gipuzkoako bira egingo dute bihar Erreginaren kopa erakutsiz eta ospatuz. Haiekin batera ibiliko gara eta giroaren berri emango dugu. Gainera, Busturialdeko Eskola Txikien jaia ospatuko dute bihar Muxikan. Asteburuan eguraldi kaxkarra espero denez, ostegunera aurreratu dute. Bertan izango dira gure mikrofonoak. Bestalde, Iker Fernandez de Agirreren abentura berria ezagutuko dugu. Tabe-Gozo food-truckagatik ezagutu genuen eta orain Japoniara doaz experientzia berrien bila. Azkenik, atzerriko hainbat lekutara goazenean txertoak hartu behar izaten ditugu. Bihar informazio zehatza emango dugu txerto hauen inguruan.