Kargatzen...
Itxi

Ibon Goitia

'Ikastola txiki bat izanda, honi buelta ematea oso-oso gogorra izango da'

Aurtengo Ibilaldiak 'minimo historikoa' ezarri du diru kontutan. Zorrari aurre egiteko elkartasun deia egin dute, berriz ere, Azkue ikastolatik.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ibilaldi batean inoiz batu den diru kopuru txikiena bildu du aurtengo Ibilaldiak. 'Minimo historikoa' ezarri du eta, are gehiago, zorpetuta utzi du Lekeitioko Azkue ikastola. Ibon Goitia zuzendariak gaur goizean azaldu digunez, 'oso-oso zaila' izango dute egoera ekonomiko zail honi aurre egitea. 'Arrastaka eramango dugun kontu bat izango da hau aurrentzean', esan du 'Faktoria'n. Hori kontutan hartuta elkartasun deia egin du, berriz ere. Kutxabanken eta Euskadiko Kutxan zabaldu dituzte diru kontuak, ekarpenetarako.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)