Itxi

Erreskateak Nafarroan

Nafarroako suhiltzaileen erreskate talde berezia lanean hasi da

Maiatzetik aurrera, Nafarroan egingo diren erreskate guztien ardura suhiltzaile talde berezi batek hartu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

'Ametsa egia bihurtu da'. 'Aspaldiko urteetako aldarrikapena gauzatu da eta pozarren gaude'. Nafarroan, erreskate guztien ardura hartu duen suhiltzaile taldean entzun ditugun adierazpenak dira. Diego Marizkurrena eta Joseba Andoni Zenborain suhiltzaileek azaldu digute zer lan egingo duten hemendik aurrera. Erreskateetan ariko den 20 suhiltzaileen taldean ari dira beraiek eta lehen bi erreskateak egin dituzte.

Ultzamako bentan egin dugu hitzordua suhiltzaileekin, Txaruta 2 kobaluzoan simulazioa egin aurretik hartu gaituzte.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)