Itxi

Zientzia

Ikergazte 2019: Baionan, maiatzaren 27tik 29ra

Ikertzaile Euskaldunen Hirugarren Kongresua Baionan egingo dute, Errobiko campusean. 102 komunikazio aurkeztuko dituzte aurten. Ainhoa Latatu koordinatzaile teknikoarekin hitz egin dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

2015ean hasi zen Udako Euskal Unibertsitatea Ikergazte egiten. Bi urtean behin antolatzen dute biltzarra: Durangon egin zuten 2015ekoa, Iruñean 2017koa, eta Baionan izango da 2019ko hau. Kokapena ez da ausazkoa. Kongresua Ipar Euskal Herrian antolatuta, mugaz gaindiko elkarlana indartuko dela espero dute.

Biltzarrerako izen-ematea itxita dago jada. 175 bat lagunek hartuko dute parte, eta horien artean 102k aurkeztuko dute komunikazioren bat. Artea, zuzenbidea, ingeniaritza, arkitektura, osasuna… diziplina guztiek izango dute bere tokia, hiru egunez Baionan egingo duten ikertzaile euskaldunen kongresuan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)