Candido Ibar
'Ez da mundu guztia, baina oso gustura gaude'
'Asko ez zaigu geratzen, baina indar pixka bat badugu oraindik', azpimarratu digu Pablo Ibarren aitak, azken ebazpena jaso berritan
Your browser doesn’t support HTML5 audio
'Orain behintzat, hiltzeko bide hori kendu da', azpimarratu digu Candido Ibarrek Pablo semeari buruzko ebazpena jaso berritan. Hurrengo epaiketarik balego, ezingo litzateke heriotz zigorrik ezarri etorkizunean. Hori atzoko pozaren eragile nagusia. Horrezaz gainera, kontatu du semea besarkatu egin ahal izango duela hemendik aurrera espetxean: 'Beste kartzela batetara eramango dute. Formazio bat hasi ahal izango du eta bere familia gertu izan. Denentzako, hobeto'. 'Ez da mundu guztia. Baina gustura gaude. Oso gustora', azaldu du, apur bat indar-berrituta. 'Asko ez zaigu geratzen baina badugu indar pixka bat oraindik aurrera jarraitzeko', amaitu du.