Erronka solidarioa
Hondarribitik Muskizera igeri melosina urritasunaren aurka
Gorka Otaegi
32 igerilarik bi egunetan egingo dituzte Hondarribia eta Muskiz arteko 140 kilometroak melosina eskasia iker dadin
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Eguerdian abiatu dira Hondarribiko hondartzatik erronkari ekin dioten lehen igerilariak. Aurretik, 140 kilometroko igerialdia, etengabe egin beharko dutena (egunez eta gauez) eta erreleboka. Helburua: larunbat goizean Muskizera iritsi eta dirua biltzea melosina urritasuna deritzon haurren gaixotasun arraroa iker dadin.
Larunbat eguerdian, igerilariek proba amaitu ostean, Getxoko Ur Irekiak Galea igeriketa taldeak festabatekin borobilduko du erronka Getxoko Kai Zaharrean. Bildutako dirua melosina urritasunaren aurkako ImpulsaT elkarteak jasoko du. Proban parte hartzen ari den Eneko Perez de Nanclares igerilariak azaldu dizkigu xehetasunak.