Maddalen Iriarte
'Indartuta atera da gure proiektua, baina ardura handia dut Nafarroarekin'
Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkideak nabarmendu du koalizioak gora egin duela boto kopuruan: "Boto kopuru oso ona lortu dugu; gauza da botereguneetan egongo ote garen".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hauteskunde ondorenak Nafarroan utzitakoa "arduragarria" egiten zaio Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkideari. Oro har koalizioaren proiektua "sendo eta indartuta" atera dela uste du, baina ardura adierazi du Nafarroan gertatutakoarekin: "Alderdi sozialistari begiratuz gero, ikusi beharko da zer jartzen duen mahai gainean".
Iruñearen kasuan, positiboki baloratu du alkatetza galduko duen Joseba Asironek egindako bidea: "Aldaketak ereiten du zerbait; gorabeherak izanagatik ere, geratzen da haziren bat". Gasteizen kasuan ere, hirugarren lekuan geratu arren, "emaitza oso onak" direla esan du Iriartek. "Duela lau urte EH Bilduk ereindako aldaketarako jarrerak emaitza oso onak izan ditu".
Gipuzkoan izandako emaitzez esan du oro har datu onak izan direla; besteak beste, lehen indarra dira Errenterian, Hernanin, Andoainen... "Boto kopuru oso ona lortu dugu; gauza da botereguneetan egongo ote garen. Agian oraingoan ez dugu aukerarik izango".