Andeka Larrea
'Ez dira espero genituen emaitzak, baina gure espazio politikoa lortu dugu'
Andeka Larrea Elkarrekin Podemoseko Komunikazio idazkariak onartu du hauteskundeetan ez dituztela emaitza onak lortu. Prest agertu da negoziatzeko, beti ere gobernu aurrerakoien alde.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Andeka Larrea Elkarrekin Podemoseko Komunikazio idazkariak dio "analisi sakona" egin beharko dutela boto galeraren inguruan. "Nolanahi ere, genituen helburuen artean bat lortu dugu: gure marka, gure espazio politikoa, Elkarrekin Podemos bezala, lortu dugu". Dioenez, kanpaina ez da erraza izan, EAJren eta EH Bilduren polarizazioagatik. Larreak uste du alderdi sozialistak 'Sanchez efektua'-gatik lortu dituela Euskadin emaitza nahiko onak, "ez bere merituengatik".
Larrearen hitzetan, prest daude negoziatzeko, eta haien helburua gobernu aurrerakoiak izatea da.