Joseba Egibar
'Sanchez inbestitzea, Nafarroako gobernua eta EAEko akordioak lotuta daude'
Negoziazio beraren hiru erpin dira, Gipuzkoa Buru Batzarraren presidentearen iritziz. Sanchezek Nafarroan eskuina babestea onartzen badu, alderdi sozialistarekin zer hitzeginik ez da izango Euskadin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Joseba Egibar EAJren Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak 'Faktoria'n esan duenez, hauteskunde ondorengo negoziazioen emaitzak une desberdinetan jakingo badira ere, lotuta daude euren artean. Pedro Sanchezek EAJren babesa behar du Espainiako gobernura iristeko, eta EAJk bere botoak erabakitzerakoan, eragina izango du Nafarroan sozialistek zer jarrera hartzen duten. Bestalde, sozialistek Navarra Sumaren gobernua ahalbidetuko balute, PSE-EErekin zer hitz egin handirik egongo ote litzatekeen ere zalantza egin du buruzagi jeltzaleak.
Gustura dago Egibar Eusko Alderdi Jeltzaleak igandean lortutako emaitzeko. Udaletan eta Foru Aldundietan PSErekin akordioa berriz egitea izan daiteke aukera, baina negoziazioak ireki beharko direla dio. EHBILDU lehen indar izanagatik EAJk eta PSEk gehiengoa osatu dezaketen kasuetan aztertu egin beharko dela dio Egibarrek, zer erabakitzen den. Hauteskundeak irabazi ez dituen zinegotziak bere burua oposizioan ikusten duela dio Egibarrek, baina osotasun batean begiratu beharko zaiola egoerari.
EBILDUrekin elkarlana zail ikusten du Egibarrek, alor politikoan koalizio abertzalea garai berrietara egokituta dagoen arren, alor sozialean eta ekonomikoan EAJrekin adostasunak lortzeko izugarrizko bertigoa omen duelako.