Zientzia
Zereal berriak aztertzeko aire zabaleko laborategia dute Araban
Espainiako Labore Estentsiboen Berrikuntza eta Transferentzia Jardunaldiak egiten ari dira. Neiker-Tecnaliak Gauna herrian duen 'Ilarra' finka esperimentalera joango dira gaur.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Neiker-Tecnalia ikerketa zentroak ‘Ilarra’ izeneko finka esperimentala du Arabako Gauna herrian.
Genetika enpresek zereal aldaera berriak ekoizten dituzte etengabe, eta Neikerren produktu horien ebaluazio objektiboak egiten dituzte, nekazariek erostea komeni zaien ala ez jakin dezaten. ‘Ilarra’ finkan egiten dituzte ebaluazio horiek.
Laborantzari lotuta, punta-puntako makinak ere aurkeztuko dituzte gaur finka honetan, jardunaldien testuinguruan. Adibidez, belar txarrak erauzteko traktore berezi bat, eta ongarriak botatzeko lanak errazten dituen sistema adimendun bat, drone batean oinarrituta.