Plastikoari boikota
'Aste betez, plastikoan datozen produktuak ez erostea lortu nahi dugu'
Ekainaren 3tik ekainaren 9ra bitartean, plastikoan bilduta edo ontziratuta datozen elikagaiei boikota egiteko kanpaina antolatu du ZERO WASTE, ZERO ZABOR erakundeak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Datorren astelehenean, ekainaren 3an abian jarriko duten kanpaina, proba gisa hartu du ZERO WASTE, ZERO ZABOR mugimenduak. Aste betez, astelehenetik igandea bitartean, plastikoz bilduta datozen elikagaiak ez erostea lortu nahi du elkarteak. Norberak bere etxetik poltsak eta ontziak eraman ditzala, saltoki txiki zein handietara. Europako ZERO WASTE mugimenduak antolatu du ekimena eta Euskal Herrian dagoen erakundeak bat egin du proposamenarekin. Veronica Diaz Euskal Herriko ZERO WASTE mugimenduko bozeramaleak eman ditu azalpenak 'Faktoria'n.