Itxi

Maiatzaren 30ean

Helduen Heziketarako Institutu Publikoen gatazka, 'Faktoria'n

Ostegunean Eibarren elkartzekoak dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako HHIPetako zuzendari eta ikasleen ordezkariak, eta eurekin izango gara.

Helduen heziketako zentro bat

Eusko Jaurlaritzak HHIP zentroetarako, Helduen Heziketa eskaintzen duten Instituto Publikoetarako eskaintza aldatzeko zirriborroa prest du. Hezkuntza sailaren proiektua indarrean sartzen bada, gaur egun instituto horietan ikasten duten eskaintza asko desagertuko dira.

HHIP Institutu Publikoetako zuzendari, irakasle eta ikasleek protesta publikoa egin dute ikasturte berrian egoera aldatuko dela salatzeko. Jaurlaritzarekin bilerak egin dituzte baina, ez dute aurrera urratsik egin eta bihar, ostegunez, Eibarren elkartzekoak dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako egoitzetako zuzendari eta ikasleen ordezkariak.

'Faktoria'ko Unitate Ibiltaria Eibarren, EPA egoitza horretan izango da, bileran izatekoak direnen kexa jasotzeko. Josu Mediavilla, HHIP egoitzetako zuzendarien elkarteko idazkaria, Imanol Basagutxibeaskoa Eibarko HHIPko zuzendaria eta institutu publiko horietako batean ikasten duten ikasleekin hitz egingo dugu.

Aingeru Epalzak sinatuko digu eguneko zutabea eta Adolfo Arejita euskaltzainak zabaltzen ari den ‘balioan jarri’ esamoldeari buruzko azalpenak emango dizkigu.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, hauteskundeetako botoen bigarren zenbaketa ari dira orain egiten eta Jonathan Garcia Euskobarometroko kideak azalduko digu nola egiten duten, nork eta non…. Gainera, Esklerosi Anizkoitzaren nazioarteko eguna da eta gaitz hori izan arren, igandean Zegama-Aizkorri mendi maratoia egingo duen Mikel Lizarralderekin hitz egingo dugu. Bestalde, Irungo Harrera-Sarearen alde egingo den Lakaxitoko jaialdia aztertuko dugu eta katastrofe baten aurrean zer egin behar den ikasteko simulakro bat egingo dute Donostian eta bertan izango gara.

Informazio gehiago (3)