Massachusettsen ikerketan
Botoiak eta muskuiluen oskolak, bakero janzkiei higatu itxura emateko
Silikato kutsakorraren ordez material horiek erabili nahi dituzte Olatz Martinez eta Idoia Ruiz de Apodaca EHUko ingeniaritza ikasleek.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Jeans edo bakeroei higatu itxura emateko silikatoa erabiltzen da gaur egun, hondar-zurruztazko garbiketaren bidez. Silikatoa, ordea, oso kutsakorra da ingurumenarentzat. Horixe ekiditeko ikerketetan ari dira Massachusettseko MIT ikerketa-zentro entzutetsuan Olatz Martinez eta Idoia Ruiz De Apodaca eibartar ingeniari gazteak. Azterketak egin dituzte plastikozko botoiekin eta muskuiluen oskolekin, eta badirudi material horiek egokiak izan daitezkela janzki bakeroei gastatu edo higatu itxura emateko. Muskuiluen oskolak Donostiako Alde Zaharreko 'La Mejillonera' taberna ezagunak eman dizkie.