Itxi

Ekainak 5

Eduardo Santos, asteazkenean, 'Faktoria'n

Nafarroako Podemos-Ahal Duguren idazkari nagusia izango da gonbidatu bagusia. Unibertsitaterako hautaprobei begira ere egongo gara.

Eduardo Santos

Eduardo Santos Nafarroako Podemos-Ahal Duguren idazkari nagusia izango da, asteazken honetan, 'Faktoria'ko gonbidatu nagusia. 09:00etatik aurrera erantzungo die Maite Artolaren galderei, besteak beste, hauteskunde osteko elkarrizketez eta Nafarroako gobernu berriaz.

 Nafarroakoen atzetik  Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikasleak ere unibertsitaterako hautaprobak hasiko dituzten honetan, unibertsitate kanpusetara ere joko dugu.  Bereziki, herri ekimeneko itunpeko ikastetxeetako ikasleei galdetuko diete atariko honetara nola prestatuta iritsi diren.

Eguneroko zutabea Elixabete Larrinagak sinatuko du.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Iruñeko sanferminetan aurten ere edalontzi berrerabilgarrien erabilera bultzatzeko martxan jarriko duten ekimenaz ariko gara. Gainera, Jon Agirre Suchekin hitz egingo dugu Escuchar y transformar la ciudad bere liburuaz. Bestalde, Lanbide Heziketako EUSKADI saria jasoko duen Joxemari Elola elkarrizketatuko dugu. Aretxabaletara ere joko dugu, bertan drogen kontrako inklusio proiektua gauzatzen ari direlako, eta Lesbosetik, berriz, Gaztea irratiko Joseba Sacristan lankidea sartuko zaigu, Zaporeak ekimenarekin hara joana baita.



Informazio gehiago (3)