Eli Larrinaga
'Tranpatiak'
Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle berriek iaztik ez dutela kopiatuko edo lanetan ez dutela plagiorik egingo adierazten duen agiria sinatzen dutela azpimarratu du iritzi-emaileak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Bai entzule, gaur aspaldiko pekatua aitortuko dizut. 13 urte nituenean kopiatzen ahalegindu nintzen. Fisika azterketara definizio bakarra eraman nuen txiki txiki idatzita papertxoan, baina ez nintzen hura ezkutalekutik disimuluz atera eta erabiltzeko gai izan. Galdera hantxe zegoen: zer da dina bat. Hori gutxi ez eta andereño Genovevak zera bota zidan proba hartu zuenean: artega igarri zaitut, ez zenuen ba txuletaren bat aldean izango? Lehen eta azken aldia izan zen. Benetan, lehena eta azkena. Patetikoa! esan didate asteon hura kontatu dudanean". Honelaxe hasi du 'Faktoria'ko ''Sinadura'' Eli Larrinaga iritzi-emaileak.