Itxi

Ekainak 5

Sophia Genetics eta Jurgi Camblong, ostegunean, 'Faktoria'n

Munduan teknologia puntakoena duten 50 smart enpresetako bat da Sophia Genetics, Jurgi Camblong angeluarrak sortua. Harekin egindako hizketaldia entzungo dugu 09:30ean.

Jurgi Camblong

IBM edo Teslarekin batera, munduan teknologia puntakoena duten 50 smart enpresen artean sartu du Sophia Genetics MIT unibertsateak. 2011. urtean Suitzan sortu zuen Sophia Genetics Jurgi Camblong angeluarrak eta, orain urtebetetik, Bidarten du egoitzetariko bat. Urteurren ekitaldira etorrita hartu du 'Faktoria' enpresako sortzaile eta CEOak. Harekin izandako hizketaldia ostegun honetako saioan entzungo da, 09:30etik aurrera.

Aurrez, solasaldiaren tartean arituko dira aktualitateaz Nerea Azurmendi, Martxelo Otamendia eta Xabier Riezu.

Eguneko sinadura, ostegunero bezala, Aingeru Epaltzak jarriko du goizeko zortzietako albistegiaren aurretik.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Mikel Garcia eta Jurdan Arretxek aktualitatearen errepasoa egingo dute. Gainera, auzoari Abusu-La Peña izen ofiziala jartzeko eskaeraz ariko gara Mikel Gorrotxategirekin eta Joseba Barandiaranekin. Bihar, gainera, ekainaren 6a izanik, sanferminetarako 'eskailera'ren azken mailara iritsiko gara, eta Iruñera joko du Tamara Ferrari lankideak. Agus Barandiaranek munduko musikak ere ekarriko dizkigu. Bestalde, Jurgi Arejitaren asiar errezetak dastatuko ditugu eta, azkenik, Gorka Otaegi lankideak Bilboko portura joko du, Greenpeace-ko Artic Sunrise itsasontzia bertara iritsi delako eta hainbat ekitaldi antolatu dituztelako.


Informazio gehiago (3)